2008/03/24

2007/03/16

WebQuest ikastaroaren deialdia

Carmen Barbaren ikastaroaren deialdia zonaldeko ikastetxeetara zabaldu dugu. Izena emateko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.
http://www.slideshare.net/marijeuraga/carmen-barbarekin-ikastaroaren-deialdia/1

2007/03/15

WebQuest Ikastaroa B07an, apirilaren 19an, Carmen Barbarekin

Bo7an antolatu dugun ikastaro oso interesgarriaren berri eman nahi dizuet: "Profundizando en WebQuest" ikastaroa, Carmen Barbarekin.
Apirilaren 19an izango da, B07an, arratsaldeko 15,00etatik 20,00etara.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago baina lehentasuna izango dute WebQuest eta HTB mintegikideek eta Webquestei buruzko proiektuetan parte hartzen ari direnek.
Ikastaroaren edukinak, metodologia eta izena-emateko orria zonaldeko ikastetxeetara bidali dugu baina informazio gehiago izateko joan zaitezke helbide honetara http://getxo.berritzeguneak.net/berritzegunea/muestra_af?tipo=co
Carmen Barba gaian aditua da eta WebQuest interesgarri askoren egilea ere bai.
Horietariko bat, Cuéntame un cuento izenekoa, nire kutunen artean arkitzen da.
Hona hemen bertsio originala, baina gastelaniaz ere badago

cuentame un cuento

2007/03/13

Gure WQbloga martxan!

Baliabide didaktikoen diseinu, sorketa eta esperimentazio mintegian martxan dago ikasturte hasieratik Getxoko Berritzegunean.
Orain dela hiru urte bidai interesgarri honetako gure lehenengo pausuak ematen hasi ginen, garai hartan WebQuest munduan murgilduz. Irakasle gutxi animatu ziren nirekin bidai hori egitera. Ausartenak bakarrik!. Horiei eskerrak eman nahi dizkiot: Ines, Arantzi, Bego, Karmele eta Begori batez ere.
Gure bidaian ikasten joan gara WebQuest-ei buruz: gure artean zalantzak argitzen, ezaguerak konpartitzen, ostopoak gainditzen... ikasgelarako baliabide interesgarriak eratzen eta beti ere, ondo pasatzen!
Gauregun, horietariko batzuk beste zereginetan dabiltza baina beste irakasle berriak hurbildu zaizkigu eta bidaia egiten jaraitzen ari gara. Hauei, ongi etorria!: Elisabeth, Isabel, Karmen, Nagore, Bego...eta beste guztiei.
Jende berria, indar berriak eta... gauza berriak! Aurten.... blogak!
Helbide honetan Mintegian sortutako lanak aurkituko dituzue:

2007/02/28

Nire blog berria

Kaixo! Hau da nire blog berria!
Egia esateko, oraindik ez dakit oso ondo zertarako erabiliko dudan, baina ziur nago tresna honek aplikazio interesgarriak izango dituela Lehen hezkuntzako ikasgeletarako.

Eta nire blog berria erabiltzen hasteko ZORIONAK! esan nahi diot nire semeari bere urtebetetzean.
MUXU BAT, ENEKO!